2019(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

Talentu naturala?


Marcus & Martinus, haietaz dijoa gauza. Biki hauek 2012 urtean Norvegiako "talen show" batera joan ziren, "Melodi Grand Prix Junior". "Talent show"-a irabazi ondoren haien karrera musikala hasi zen. Talentu asko dute, ondo abesten dute, ondo dantzatzen dute, nota ikaragarriak ateratzen dituzte, hainbat proiektutan parte hartzen dute...

Adibide gixa dugu, kontzertuetan "a capela" abesten dutenean, haien ahotsak garbi entzun ditzakegu. Gainera interakzio asko izaten dute kontzertura joaten diren pertsonekin. Grabatzen ari diren pertsonen mobilak hartu eta beraiek grabatzen hasten dira haiei grabatzen, kontzertu jendea grabatzen etab.

Horrez gain, oso ondo dantzatzen dute, dantza pausuak sortzen dituzte eta "MMER"-ak pausu horiek egiten saiatzen gara.

Hori gutxi balitz, oso atseginak dira beren fanekin, argazkiak, bideoak, dantzak egiten dituzte haiekin eta momentu oso ederrak sortzen dituzte bere naturaltasunagatik. Noizbehinka momentu barregarriak ere suertatzen dira, erori egiten direnean edo abesten ari direnean "gallo" bat ateratzen zaienean. 

Marcusi buruz...



Marcus Gunnarsen

Marcus Gunnarsen, Gunnarsen bietatik handiena da. Martinus baino 15 minutu handiagoa da. Elverum-en, Norvegian jaio zen, 2002-ko otsailaren 21-ean, gabeko 21:17-están. Marcusek hobeto kontrolatzen du bere ahotsa eta "okerrago" dantzatzen du. Bietatik altuena da, 1,87m neurtzen ditu, bere anaia baino zentimetro BAT gehiago. Hortaz gain, haien artean desberdintasun nabariak daude, adibidez, Marcusek ile luzeagoa du eta aurpegia borobilagoa. Gainera, argazkiak ateratzea, bai bere buruari eta baita, neguan han sortzen diren zeru eta paisajeei argazkiak ateratzea asko gustatzen zaio.

Neri pertsonalki...

Entzun nituen lehen alditik maitemindu nintzen haietaz eta orduz geroztik beraien disko zein produktuekin bizi naiz. Eguneko hogei eta lau orduetan entzuten dut beraien musika, "To dråper vann"-etik, "Invited"-era. "Hei", "Together" eta "Moments" dira orain arte atera dituzten albumak. Neri, pertsonalki gehien gustatzen zaidana, "Hei" da, izan ere, norvegiarrez abesten dute eta hori da beraien karrera bultzatu duena. Gainera hizkuntza ezezagun bat ezagutzeko aukera suertatzen da.

2019(e)ko martxoaren 27(a), asteazkena


MMer guztiok dakigu Marcus eta Martinusen erabilera "soon" hitzarekin, gurearen desberdina dela, izan ere, orain dela 6 hilabete "new music soon" esan zuten, ( musika berria laister ), eta 6 hilabete beranduago itxaroten jarraitzen dugu. Azken igo duten abestia, "Invited" da, beraiek baieztatu duten bezala beste abestietatik desbersina da. Beraiek hazten dijoazte eta musika beraiekin batera goraka dijoa.


2019(e)ko martxoaren 12(a), asteartea


Blog onetan, Marcus eta Martinus-i buruz informazio zein bitxikeriak agertuko dira. MMer euskaldun guztiak blog onetara etorriz gero haien gauz berriak ikasteko aukera izango duzue, euskaldunak esaten dut, izan ere, Blog-a euskaraz dago.